Ekonomia & Eraldaketa

Off

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen esparruan, ekintzailetasun eta enpresa eredu berriak sortzen, saretzen eta hedatzen laguntzen dugu.

  • Negozio definizioaren lanketa: Canvas ereduaren moldaketa bat baliatuz, enpresa berriei beren negozioa definitzen eta sorreran laguntzeko dinamikak, hitzaldiak, mintegiak eta jarraipena egiten dugu.
  • Kudeaketarako soluzio teknologikoak: Gure kolabaratzaile sarearekin batera CRM (Customer Relationship Management), BI (Business Intelligence), KM  (Knowledge Management), ERP (Enterprise Resource Planning), Kontabilidaderako tresnak… aholkatzen, irakasten eta inplantatzen ditugu.
  • Negozio inteligentzia teknologikoa: Enpresaren garapena eta hedapenerako informazio estrategikoa lortzen edota prozesatzen laguntzen dugu barne tresna eta prozesuak inplantatuz.

Estrategia & Analisia

Off

Sareen eta komunikazio erlazioen bitartez egoera, egitura edo gaien analisiak egiten ditugu. Ateratako ondorioekin sare estrategiak diseinatu eta martxan jartzen lagunduz.

  • Sare analisiak: komunitate detekzioa, eragin soziala neurtzeko analisiak, harreman eta agenteen detekzioa.
  • Informazio estrategia: informazio kudeaketa prozesuak, gai edota arloei buruzko informeak, prospektiba lanak.
  • Aholkularitza teknologikoa: Software eta Hardware librea zehazki, baina baita teknologiak orokorrean zure prozesuetan txertatzeko estrategien diseinua eta inplementazioa.

Formazioa & Ahalduntzea

Off

Sare estrategietan, komunikazioan eta teknologia libreen erabileran prestakuntza eskaintzen dugu. Ezagutzaren ahalduntzea bilatuz eta lortzeko jarraipena eginez.

  • Prestakuntza berritzailea: ikastaroak, mintegiak, egonaldiak eta online irakaskuntza, moodle, webinar, mooc… ikastaroen bidez.
  • Ahalduntze estrategiak: teknologia katalizatzaile bezala ahalduntze eta parte-hartze prozesuak diseinatu eta aurrera eramaten ditugu.
  • Teknologia prestakuntza: erabiltzen eta interesatzen zaizkigun teknologiei buruzko ikastaroak eta hauek erabiltzen ikasteko ahalduntze prozesuak martxan jartzen ditugu.

Tresnak & Garapena

Off

Teknologia libreetan oinarritutako tresna digitalak aztertu, diseinatu eta garatzen ditugu. Tresnak behar zehatzetara egokituz eta ahalduntze prozesuetan laguntzeko garatuz.

  • Tresnen inplantazioa: software libreko tresnak erabili eta inplantatzen ditugu. WordPress, Horde, OwnCloud, Jabber, BigBlueButton, Moodle, Ushahidi, Status.
  • Garapen egokitua: teknologia libreen bidez garapenak egiten ditugu. Webguneak, aplikazio mugikorrak, komunikazio tresnak, e-learning plataformak, bisualizazio tresnak, e-commerce, sare sozialak, hedabideentzako plataformak.
  • Teknologia laborategiak: Etengabe teknologia berriak aztertzen eta probatzeko laborategi teknologia dugu. Arduino, RasperryPi, HTML5, CSS3, droneak, Android, Firefox OS.