Tag Archives: talaios

Interneteko egitasmoen erakusleiho

0
websummit_talaios_dublin

Teknologia berrien inguruan lanean ari diren 10.000 lagun elkartu dira
Egilea: Gorka Julio | Lizentzia: cc-by-sa

Interneten inguruko Europako bilkura garrantzitsuena egin da aste honetan Dublinen. Web Summit izeneko bilkuran, Interneten eta teknologia berrien inguruan lanean diharduten 10.000 bat lagun elkartu dira. Munduko 10.000 burmuin adimentsuenetakoak, bilkuraren leloan irakur zitekeenez. Munduko hainbat egitasmok euren lanak aurkeztu dituzte.

Hainbat hitzaldi ere izan dira, bost gune nagusitan banatuta: areto nagusia, marketing digital gunea, hodeiari buruzko gunea, garatzaileen gunea eta liburutegia. Horretaz gain, mintegientzako gune bat ere bazegoen General Assenbly ekimenak antolatuta, eta, horretaz gain, baziren behintzat hiru gune enpresa edo proiektuei buruzko hitzaldi laburrak egiteko.

Janak eta edanak ere izan du bere tokia Food Summit delakoan. Bertan, Irlandako ekoizleek (http://goodfoodireland.ie/ ) zuzenean egun horietan bertan zeuden pertsonentzako janaria prestatu zuten. Egunean izan ezik, gauean ere Night Summitak Dublin erdigunea ekitaldiaren parte bihurtu dute. Bideo joko erakustaldiak, DJak, artisten lanak eta, nola ez, kontzertuak ekitaldiaren parte izan dira.

Bi egunez, mundu osoko hainbat egitasmok beren lana erakusteko aukera izan dute. Aipagarria da, bereziki, Alpha Village izeneko eremuan elkartutako startup delakoen, berriki sortu diren enpresa proiektuen, zerrenda. Teknologia berriak baliatuta, negozio eredu berritzaileen bila ari diren enpresak dira startup-ak. Dublinen ehunka elkartu ziren; horien artean, Euskal Herritik abiatutako zenbait.

Bi mundu, erdibide bat

Nazioarteko 3.000 hautagairen artean Euskal Herriko bi enpresa izan ziren hautatuak, gutxienez, beren lana Dublingo Web Summiten erakusteko. Blogen bidez produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko Blogonbrands.com egitasmoa izan zen horietako bat. Haritz Rodriguezek zuzendutako enpresa horrek hedabide sozialetako marketinean egiten du lan. Rodriguezen arabera, «Web Summit geure produktua munduratzeko aukera paregabea izan da».

Euskal Herritik abiatutako beste proiektua oso bestelakoa da. Enigmedia. Unibertsitateko proiektu batetik abiatuta mezuak, audioa eta bideoak zifratzeko gai den aplikazio bat sortu dute. Sortzaileen hitzetan, «bateria xahutu gabe, beste sistema batzuek baino eraginkorragoa den zifratze sistema bat lortu dute». Abiatutako lana orain haririk gabeko gailuen arteko komunikazioan ere aplikatu nahi dute.

Dublingo erakusleihoan denetariko egitasmoek parte hartu dute. Azpimarragarria izan da hedabide sozialei lotutako proiektuak ez ezik hezkuntzara begirako aplikazioak ere ugaltzen ari direla, baita sakelako telefonoetara bideratutakoak eta salmenta elektronikoa ardatz dutenak ere. Gainera, aipatzekoa da software eta hardwarea batzen dituzten aplikazioen presentzia gero eta nabarmenagoa dela, etorkizuneko (edo egungo) medikuntzarako oso baliagarriak izango direnak.

Dublingo Web Summiten elkartu ziren ehunka enpresaren artean gehientsuenak helburu komertzialekin garatutakoak dira. Esan daiteke bilkura horrek oso ikuspegi merkantilista duela. Ez da kasualitatea Interneteko enpresa nagusiek beren Europako egoitza Irlandan ezarri izana, besteak beste, herrialde horretan ezartzen diren zergak baxuak baitira.

Bilkura horretan izan ziren dozenaka hitzaldiren artean, Richard Stallman software libre garatzaileak emandakoa izan zen ezberdinena seguru aski, baita interesgarrienetako bat ere. Stallmanek agerian utzi zuen nola Facebook, Skype, Amazon, Spotify eta Google bezalako enpresak diruak egiten ari diren erabiltzaileen eskubideak errespetatu gabe.

Edonola ere, negozioa modu etikoan egitea posible dela ere agerian geratu zen Web Summiten, WordPress tresnaren sortzailetako baten, Matt Mullenweg-en, presentziarekin. Izan ere, azken horrek oso garbi erakutsi du nola egin daitekeen negozioa software librea erabiliz eta printzipio etikoei muzin egin gabe.

Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da.

Erlazionatutako bidalketak:

Ilusioa ardatz

2
IMG_20131031_141250

Egilea: Gorka Julio | Lizentzia: cc-by-sa

Dublingo WebSummit Europako teknologia ekitaldi garrantzitsuena omen den honetan nago astebukaeran. Bertan, Blog on Brands euskal kooperatiba txiki batek egindako zerbitzua erakusleiho bat izateko hautatua izan da. Gure kooperatibarekin harreman paregabea duenez, berarekin joan gara.

Ekitaldian 4-5 gune, jateko leku erraldoi bat, erakusleihoentzako bi gela handi… Azpiegitura itzela eta antolakuntza ere izugarria, wifia gaizki ibili bada ere. Google, Facebook, Amazon, Cisco, Microsoft eta halako enpresa handiak bertan ziren; gutxi ziren falta zirenak.

Hala ere, nire ustez, Haritz Rodriguez Blog on Brandsen sortzailea eta halako jendea izan da garrantzitsuena. Alpha deituriko erakusleihoetako jende horrek ilusioa pizten zuen bere egitasmoa aurkezten zuenean. Ekitaldi erraldoi eta guztiz merkantilizatu baten barnean ere, begirada ezberdin bat.

Beste begirada bat, hacktibistagoa dudarik gabe, izango da Sestaoko Txirbilenean azaroaren 1, 2 eta 3an egingo den hackmeeting-ean. Hackmeeting-a urtero egiten den topaketa doanekoa, askea eta autogestionatua da. Teknologia berrien, horien inplikazio sozialak, jakintza eta tekniken hedapen askea, pribatutasuna, sorkuntza kolektiboa, gatazka telematikoa… eta halako gaiak jorratzen ditu topaketak.

Aurtengo ekitaldiak Hack Garaiak izena hartu du. Labe garaiek eta haien eraispenak ekarritako gatazkei egindako keinu bat, dudarik gabe, baina oraingo garaiak hack garaiak direla pasioz gogoratzeko ere balio behar duena.

Ondoren, Durangoko Azoka etorriko da, eta hor ere teknologiak bere lekeu izango du Kabian. Durangoko Azokan, liburuak eta diskoak bakarrik nabarmentzeari utzi eta azken urteetan nabaritu den kultur plazaren ideia gauzatze bidean, teknologiak dagokion lekua izango du.

Ekitaldiaren atal gehienak jendearen parte hartzearekin sortu dira. Euskara eta teknologia ardatz, hezkuntzari, garapenari, komunitateari eta enpresei tartea eman nahian, batez ere. Webgunean ikus daitezkeen proiektu batzuk ikusita, ziur hau ere pasioz eta ilusioz josia izango dela.

Hiru ekitaldi, guztiz ezberdinak, baina denetan pasioak eta ilusioak beren tokia dute.

Artikulu hau Berria egunkarian publikatu da Irlen Sarea atalean.

Erlazionatutako bidalketak:

Tau 1 – Urte bateko bizitza

13

Urte bat pasa da Unai, Beñat eta Gorkak Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikia sortu genuenetik. Aingura altxatu genuen egun horretan efemerideak begiratu genituen: pobreziaren aurkako egun internazionala; AEBetako langile federazioak urte horretako maiatzaren 1etik aurrera lan jardunaldia 8 ordukoa izango zela erabakitzen du, horrek maiatzaren 1eko sarraskia eta ondorengo langileen nazioarteko eguna izango denaren arrazoia; Euskal Herrian Aieteko bake konferentzia izan zen eguna ere bada… Ilargia ere begiratu genuen eta egun horretan Merkurio zeharkatzen omen zuen, auskalo zer esan nahi duen horrek, baina gure oharretan erregistratu genuen.

Atzera begira gehiegi jarri gabe, urte bakar batean gauza asko egin ditugu, gure lanen zerrenda  ikusi besterik ez dago. Aholkularitza teknologikoak, hedabide digitalak, online dendak, aplikazio propioak, beti ere teknologia libreetan oinarrituta. Azken proiektuen artean daude adibidez, Donostia Gaur  jendartearekin harreman gertuago bat eramatera ausartzen ari den hedabide publikoa. Edo Fraisoro nekazal eskolarekin ilusio berezia egiten digun ahalduntze teknologikorako prozesu bat, non eredu ezberdin bat bilatuko dugun, teknologiaren laguntzarekin.

lanak2 lanak1

Ez da hezkuntzarekin dugun harreman bakarra. Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak… emateaz gain azken asteetan Mondragon Unibertsitateko LEINN graduan ere parte hartzen du Talaiosek. Ekintzailetasunaren sustapena bilatzen duen gradu honetan Gorkak Informatika ikasgaia ematen ari da. Oso pozik gaude, blog honen bidez irakurtzen dituzuen ideia eta praktika asko esparru akademiko horretan ere islatzen hasi direlako.

Baina, Talaiosek baditu beste batzuekin batera egindako proiektuak ere. Horrelakoak dira casa-aramendia.com eta lupulu.com . Lehena, tradizio handiko gozogile familia honen denda eta bigarrena garagardo ekoizpen artisauerako proiektua, Alez Aleko Joseba Karrikiri lagunarekin batera. Proiektu hauetan, komerzio elektronikoarekin esperimentatzen ari gara eta bietan DIY Do It Yourself, zuk zeuk egiteko bidea irekitzen duten kit edo produktuak saltzen ditugu, ikastaroekin batera.

Halere, produktu eta zerbitzuen ekoizpenetik haratago Talaios ez dago bakarrik. BakalHau/Blogsoviet komunitateko lagunak beti ditugu gertu, eztabaidatzeko, laguntzeko, elkarlanean aritzeko… Lagun asko eta konbertsazio interesgarriak edukitzeaz gain, elkarrekin komuna den etorkizun bat marrazten hasteko balio izan digu guri. Gurea bezalako enpresa komunitario bat ez da ezer bere komunitaterik gabe. Bertatik jaio zen Talaios eta espero dugu urte askotan komunitate horrek bizirik jarraitzea eta noski handitzea.

Orain arte, kontatu ez badugu ere urte bakar batean gure barne izaera komunitarioa handitu besterik ez da egin. Garraioa komunitarizatu genuen lehenik, garraio publikoan egiten ziren bidaiak kooperatibaren jardueraren parte izatera pasatuz. Ondoren, komunikazioa ere komunitarizatu genuen, telefono mugikor eta Internet sarbidea (etxekoa ere) gure lan tresnak ezinbestekoak direla erabaki eta esparru pertsonala eta lanaren arteko bereizketarekin bukatu genuen hor ere. Azkena oraingoz, elikagaiak izan dira, astero kooperatibak Basherri kontsumo talde bateko bi otarre jasotzen ditu eta bazkari kooperatiboekin ere esperimentatzen hasi gara.

Komunitatea indartzen saiatu gara, baina hortik kanpo, proiektu interesgarriei ere gure sostengua adierazi nahi izan diogu. Horregatik, urte honetan Fiare banku etikoaren eta Goiener energia kooperatibaren bazkide egin gara. Gure helburuekin erabat datozen proiektuak izanik keinu txiki honek, garrantzia handia izan du guretzat. Guk egin dugun moduan beste batzuek egiteko balio dezakeelakoan gaude gainera.

Aipatutakoak bezalako ideiak eta beste asko hedatzeko, komunikabideetan indarra jarri nahi izan dugu. Hedabide askok beren ateak ireki dizkigute horretarako, horrela Euskadi Irratia, Info7, HalaBedi, Gaur8, Berria eta noski TTanTTakun hedabideetako kolaboratzaile gara. Inplikazio maila ezberdinekin, baina denetan teknologiaren eta jendartearen arteko etorkizuneko erronkak aztertzen saiatzen gara. Gure ikuspuntutik noski, baina beti bizi garen jendarte honen errealitatetik abiatuz.

Etorkizunari begira jarrita ikasturte honetan bi proiektu garrantzitsu izango ditugu. Lehenak, beste proiektuek denboran sostengagarritasuna bilatzen saiatuko den bat eta bigarrena, etorkizunera begira jarriko den lan tresna bat. Oraindik ezer gutxi esan badezakegu ere, biak ilusio handiz lantzen ari gara eta espero dugu laster berri onak komunikatu ahal izatea.

Gure proiektu kooperatibotik haratago, garrantzitsua iruditzen zaigu, bizitzea tokatu zaizkigun garai interesgarri hauek beste batzuekin nola eraiki daitezken pentsatzea. Klima berezi bat sortzen ari dela ikusten dugu, klima horretan bide berriak jorratzeko beldurrik gabe gure ekarpena egingo dugu eta egitera goaz OlatuKoop-ekin. Badakigu gainera ez gaudela bakarrik eta horietako batzuk oso gertu sentitzen ditugu Sorgin Etxe, Abisald3sign, La Hormiga, Barking blogs, Gaueko, LauTech, Las Indias, eta beste lagun asko…

Sentitu, Pentsatu, Ekin, Koop

Albisteetan kooperatiben ereduaren mito bat bezala aurkeztu eta batzuek eraisteko gogoa argi azaltzen duten bitartean, beste eredu kooperatibo batzuk sortzen ari direla frogatzen ari gara. Errealitate gara eta etorkizuna izateko indarra badugu.

Ekonomia eraldatzen hasteko 3 ideia

6

Ekonomiaren egoera dela, eta batzuek krisiaren aitzakia erabiliz, normalitatearekin ikusten ditugu jendarteari proposatutako murrizketa neurriak. Horien aurrean erresistentzia estrategiaz gain ez da proposamen askorik egiten, baina han eta hemen badira martxan jartzen ari diren proposamen txikiak, eta bakoitzak bere ingurunean ere ikusten ditugu edo bururatzen zaizkigu zenbait irtenbide.

ZamakonaTalaios

Erakunde batek gure iritzia eskatu eta hauek dira proposatu genizkien hiru ideia labur, beti ere teknologiaren prismatik, baina baita hortik haratago ere.

1.Indikadoreak eta neurri eskalak

Indikadoreak oso garrantzitsuak dira jendarte baten garapena eta batez ere berau osatzen duten pertsonen ongizatea neurtzeko. Hauetako batzuk BPGa kasu, ez dituzte ezaugarri horiek ondo neurtzen laguntzen. BPGak adibidez gizartearen aberastasunaren media kalkulatzen du, izan daitezkeen ezberdintasunak kontutan hartu gabe.

Ondorioz, erabiltzen diren indikadoreek, eta batez ere hauekin egindako interpretazioek, ideologia gordetzen dute bere baitan. BPGa kontutan hartuz, gure ekonomia eskala makroan besteekin konparatzen dugu, baina jendartearen egituraketa, aberastasuna, ongizatea… kontutan hartu gabe. Bai, segur aski BPG altu bat duten herriek errazago izango dute faktore horietan ere goian egotea, baina ez du zertan.

Gizarte batek berdintasuna, zoriontasuna, gizarte garapena… kontutan hartu nahi baditu neurgailuak ere garrantzitsua dira. Badira gauza horietako batzuk neurtzen laguntzeko beste era bateko indikadoreak:

  • GINI indizea: Gini koefizientea aberastasunaren banaketa (edo metaketa) neurtzeko indize bat da.
  • HPI:  HPI indizeak bizitza kalitatea, zoriontasuna eta jasangarritasuna neurtzen du. Hiru parametroz dago osatua: bizitza itxaropena, jasotako ongizatea, aztarna ekologikoa.
  • GPI: GPI Nazio Batuen Garapenarako Programak sortutako neurketa berezia da. Hiru parametroz osatuta dago: Bizitza luzea eta osasungarria, hezkuntza, bizitza maila egokia.

Neurri konkretuak ezartzeko indikadoreez gain neurgailu eskala sinpleak ere sor ditzakegu. Sailkapen sinple batekin nahikoa izan daiteke behintzat erabakiak nondik-nora hartu nahi diren zehazteko. Lehentasunak definitu beharko lirateke eta noski, behar ekonomikoen araberako sailkapen bat egin.

Arlo teknologikoa hartuz, eskualde baten beharretan softwareak ekonomian izan dezakeen eragina aztertuko bagenu adibidez, har daitezkeen neurrien sailkapen hau egin dezakegu: neurri integratzaileak, sozialak, lokalak eta komunalak.

Neurrien eskala

Neurri integratzaileek, jendartearen teknologietara atzitzeko eskubide unibertsalak ziurtatu behar dute. Interneteko azpiegitura publikoak, software librearen hedapena, alfabetatze teknologiko orokorra… Izan daitezke neurrietako batzuk.

Bigarren mailan, neurri sozialak daude. Arazo ekonomikoak dituzten herritarrak laguntzeko bereziki sortutako zerbitzuak bideratzeko tresna teknologikoak izan daitezke hauek. Elkartrukea sustatzeko sareak edota lana topatzen laguntzeko jendarte sareak esate baterako.

Ondoren, neurri lokalak datoz. Hau da, herri edo eskualde horietako ekonomia lokala sustatzeko tresna teknologikoak. Merkataritza lokala sustatzeko zerbitzuak edota enpresa lokalen arteko hartu-eman sareak eraikitzen laguntzeko zerbitzuak adibidez.

Amaitzeko, aurrera begira ere aukera gehiago sortzeko proiektuak ziurtatuko dituzten neurri komunalak. Proiektuak gauzatzeko baliabide teknologikoak eta teknologia enpresa sareak sustatzeko laguntzak adibidez hemen kokatu beharko lirateke. Beti ere, sortuko diren egiturak izaera komunala badute.

Neurri eskala horietatik kanpo gelditzen dira neurri pribatuak. Hau da, interes pribatu hutsak sustatzeko laguntza bideak. Erakunde publiko baten laguntzen artean, laguntza hauek mugatuak izan beharko lirateke beste mailak asetu bitartean. Hauek asetuta ere neurri komunalak ere neurri pribatu bezala uler daitezke. Bertako laguntzak maila pribatuan ere lagun dezakeelako, aberastasun komuna sortzen duten bitartean. Aberastasun hori ezagutza, baliabideak, ongizatea… izan daitekeelarik.

2012 2025
Neurri komunalak %10 %40
Neurri lokalak %20 %30
Neurri sozialak %30 %20
Neurri integratzaileak %40 %10

Neurgailu eskala horiek indikadore egokien bidez parametrizatu eta neurtzeko bideak jarriz gero, etorkizunera begirako helburuak zehatz daitezke. Jendare justuago bat lortzen hasteko, maila bajuagoko neurrien behar erreala txikitzea lortu beharko genuke. Lehen urteetan behe mailako neurrietan egindako inbertsioak etorkizunean behar hori txikiagoa izatea ekarriko luke eta beraz goi mailako neurrietan inbertsio gehiago egin ahal izateko aukera.

2.Katalizatzaile teknologikoa

Edozein ekonomia erabakietan teknologiaren erabilera sustatzea beharrezko bezala ikusten da. Hori horrela bada ere teknologia txertatzeko bideak ez dira jartzen. Zergatik ez da orduan enpresetan eta jendartean teknologia hori txertatzen lagunduko duen ekinbide bat sortzen? Katalizatzaile teknologiko honen egin beharretako batzuk hauek izan daitezke.

  • Ezagutzaren kudeaketa landu: Ezagutzaren kudeaketa egoki baten bidez ekinbide ekonomikoak errazago mantendu eta garatu daitezke. Tresna teknologikoak baliatuz, enpresetako ezagutza digitalizatu, metatu eta transmititzeko bideak definitzen lagun daiteke.
  • Barne prozesuak eraginkorrago bihurtu: Enpresa batzuetan aurrera eramaten diren prozesuetan, eraginkortasuna hobetzeko teknologia txertatzeko bideak azter daitezke.
  • Sareak eraikitzen lagundu: Entitate ezberdinen artean ezagutza, negozioak eta elkarlana sustatzeko sareak, teknologia bidez sortzen lagundu.
  • Komertzializazio bide berriak landu: Teknologia baliatuz salmenta bide berriak landu eta inplementatzeko aukera aztertu.

Katalizatzaile teknologiko baten ekinbide zehatzago batzuk aldiz hauek:

  • Ezagutza libreko baliabideak: Dokumentu modeloak, modelo ekonomikoak, dokumentazio txantiloiak…
  • Software libreko baliabideak: Software librean oinarritutako produktuak sortu eta egokienak bildu.
  • Azpiegitura teknologikoak: Enpresen behar teknologikoak asetzeko azpiegiturak.
  • Aholkularitza teknikoa: Erabaki teknologikoak hartzen laguntzeko aholkularitza.
  • Bilgunea: Elkarrekin harremanetan jartzen laguntzeko tresnak.

 

3.Ekintzailetasun ereduak eta ekintzailetasun komunitarioa

Jende askoren ustetan ekintzailetasuna sustatzea da krisitik ateratzeko bidea. Aspertzeraino zabaltzen saiatu diren mezuak, baditu hertz ugari. Hala ere, egia da enpresa berriak behar izango direla; aurreko egoerara bueltatuko garela uste duenak jai du.

Ekintzailetasuna sustatu nahi duen edozein erakundek erabakiak hartzeko garaian jarraitu beharreko modeloa aztertu behar du. Sortu nahi den hori lortu ahal izateko ekosistema egoki bat behar izaten da eta hori sortzeko eskemak ere mila. Eskema orokor bat baliatuz, ekintzailetasun ekosistema batek behar dituen faktore minimoak izan daitezkeenak ikusi eta ondoren zenbait ideia konkreturekin beteko ditugu.

Modelo orokorrean hiru bloke ikus daitezke. Lehena medioa (jendartea + merkatua), bideratzaileak (politikak + modeloa), katalizatzaileak (laguntzak + espazioak).

Medioa

  • Jendartea: Pertsonek hauen kultura eta baloreak, pertsonen arteko harremanak eta hauek bideratzeko sortutako erakundeek osatzen dute.
  • Merkatua: Jendarteko pertsona, enpresa eta erakundeek trukea egiteko erabiltzen dituzten sistema, erakunde, prozedura, azpiegitura eta gizarte harremanek osatzen dute.

Bideratzaileak

  • Politikak: Lortu nahi den ekintzailetasun eredua lortzeko politikak, batez ere orain arteko ereduak eraldatzera bideratuak.
  • Modeloak: Lortu nahi den ekintzailetasun eredu berriak sortzeko modeloak, batez ere sortuko diren ekimen berriak bideratzeko.

Katalizatzaileak

  • Laguntzak: Lortu nahi den ekintzailetasun eredua lortzeko laguntzak, batez ere orain arteko ereduetan eraldadatzeko katalizatzaile
  • Espazioak: Lortu nahi den ekintzailetasun eredu berriak sortzeko espazioak, batez ere sortuko diren ekimen berriak sortzeko katalizatzaile.

Ekintzailetasun komunitarioa

Ekintzailetasun komunitarioak komunitatea du oinarri. Ekintzaile komunitarioa sustatu nahi duen ekintzailetasun eredu batek ondorioz, medio zehatz batetik abiatuz bideratzaile eta katalizatzaile egokien bidez komunitate ekonomiko berriak sortzea du helburu.

ekosistema ekintzailea

Medioari dagokionez, komunitate horiek jendartearekiko izan behar duten atxikimendua adierazteko, jendartea merkatuaren gainetik jarri behar da. Ekimen berriek jendartearekiko atxikimendua beren biziraupenerako zein merkatu berriak topatzeko garrantzitsuak dira. Hala ere, merkatua ere errealitate den garaietan muzin egitea ezinezkoa da eta beraz ekimen berriek kontutan hartu beharreko gauza garrantzitsuenetako bat izan behar du.

Beste alorretan hauek izan daitezke kontutan hartzeko eredu edo adibide batzuk:

 

Bizi dugun egoera honetatik abiatuz etorkizun hobeak eta justuagoak eraikitzeko tresna propioak behar ditugu. Tresna hauek gainera eskala txikitik eskala handira begiratuz eraikitzen baditugu, komunitate ekonomiko berriak sortuz eta jendartearen beharrei erantzunez, bidea egiteko oinarri sendoa izango dugu. Ideiak eta adibideak badira, baina orain hauek sustatu eta sendotuko dituen ingurunea behar da.

Maremagnum 0.2

0

800px-1592_4_Nova_Doetecum_mr

Aste honetan bereziki gure Uhartetik datoz notiziak, baina Talaiosen ohikoa denez ez dugu etorkizunetik bista kentzen, hemen da Maremagnum 0.2:

Maremagnum

Maremagnum hitzak oparotasuna, nahasmena, handitasuna adierazten du, itsaso zabalari aplikatu izan zaio historian zehar. Informazio itsasotik nabigatuz egiten ditugun azterketa eta analisien parte txiki bat publiko egin eta zuekin partekatuko nahi dugu honekin.

Egunero 300 iturri baino gehiago jarraitzen eta aztertzen ditugu eta horiekin analisi ezberdinak egin prospektiba lanak, eragin azterketak, sare egituren analisia… Horietako batzuekin aurrerago beste txosten landuago batzuetarako azuolaguntzan oinarritutako harpidetza sistema bat jartzea ere pentsatzen ari gara, baina Maremagnum beti izango da denontzat eskuragarri.

Analisiak lau kategoria izango ditu normalean:

  • Uhartea: Euskal komunitatearentzako gai interesgarriak.
  • Portuak: Momentuan interesgarriak zaizkigun guneak.
  • Iparrorratza: Gure jomugan dauden gai interesgarriak.
  • Astrolabioa: Joerak, prospektiba eta etorkizuneko gai potentzialak.

Maremagnum

9

800px-1592_4_Nova_Doetecum_mrHemendik aurrera astekako maiztasunarekin jarraitzen ditugun iturri eta analisi txikiekin Maremagnum informeak sortuko ditugu. Maremagnum hitzak oparotasuna, nahasmena, handitasuna adierazten du, itsaso zabalari aplikatu izan zaio historian zehar. Informazio itsasotik nabigatuz egiten ditugun azterketa eta analisien parte txiki bat publiko egin eta zuekin partekatuko nahi dugu honekin.

Egunero 300 iturri baino gehiago jarraitzen eta aztertzen ditugu eta horiekin analisi ezberdinak egin prospektiba lanak, eragin azterketak, sare egituren analisia… Horietako batzuekin aurrerago beste txosten landuago batzuetarako azuolaguntzan oinarritutako harpidetza sistema bat jartzea ere pentsatzen ari gara, baina Maremagnum beti izango da denontzat eskuragarri.

Analisiak lau kategoria izango ditu normalean:

  • Uhartea: Euskal komunitatearentzako gai interesgarriak.
  • Portuak: Momentuan interesgarriak zaizkigun guneak.
  • Iparrorratza: Gure jomugan dauden gai interesgarriak.
  • Astrolabioa: Joerak, prospektiba eta etorkizuneko gai potentzialak.

Maremagnum

Euskal Esparru Komunikatiboaz mahaingurua

1

Ostegunean, euskal esparru komunikatiboaz aritu ginen Lorea Agirre (MU), Iñaki Soto (Gara), Iban Arregi (Berria) eta Talaiosen izenean ni neu Gorka. Joxemi Zumalabe hil zenez geroztik hogei urte igaro dira, eta, omenaldi gisa, haren lagunek jardunaldi hauek antolatu dituzte.

Lorea Agirre (MU)

Ikuspuntu akademikotik begiratu zion gaiari, baina gertutasunez. Komunitate errealen aipamena iruditu zitzaidan garrantzitsuena, baina birtualtasunari kontrajarrita bezala aipatu izanak ez zitzaidan mezu egokia iruditu. Komunitateak errealak badira, birtualak edo fisikoak izan daitezke, baina gehienetan gertatzen den bezala bi gauzak batera joaten dira. Elkarrekintza etengabea badago automatikoki elkar egoteko gogoa sortu ohi du.

Iñaki Soto (Gara)

Testuinguru politikoa azpimarratu nahi izan zuen. Gara egunkariaren zuzendaria denak, argi hitz egin zuen bere hedabideak komunitate baten beharren ondorioz sortua izatearen garrantziaz eta ondoriotan. Urteetan zenbait hedabideei emandako nagusitasunarekin bukatzeko eskatu zien erakundeei. Elkarlanaz eta sinergiaz ere hitz egin zuen, zenbait proiektu nabarmenduz, Hamaika TB eta errotatiba kasu.

Iban Arregi (Berria)

Berriaren izenean hitz egin zuen. Ibanek indar handia jarri zuen beren komunitatearen beharraz eta honekin batera hartutako azken erabakien inguruan. Probatzeko ausardiarekin batera, negozio eredu berriak garatzeko ausardia ere izan behar dela nabarmendu nahi izan zuen. Krisiaz jabe, erakundeei euskararentzako berezko politikak ezartzeko eskaria ere egin zuen. Honek ere, elkarlana nabarmendu nahi izan zuen eta Hitzak eta Goiena bezalako proiektuak ekarri zituen aditzera.

Gorka Julio - Joxemi Zumalabe Euskal Esparru Komunikatiboari buruzko hitzaldia MU, Gara, Berria, TalaiosGorka Julio (Talaios)

Neronek esparru berari begiratu nion eta “Euskal Esparru Komunikatiboa” sareen garaian nola kokatu daitekeen aztertu nuen. Hitzez hitz esaldi hori bera testuinguru globalean bere berezitasunak hartu behar dituela zehaztu nahi izan nuen.

  • Euskal = Meta-komunitatea: Komunitate ezberdinez osatutaeuskal hedabideakko meta-komunitatea elkar ezagutzeko gai garen pertsonez osatutako sare konplexua da. Gure meta-komunitatean euskara da ideia-sinbolo eta komunikazio tresna nagusia.
  • Esparru = Globala: Euskal komunikazio esparrua, euskal komunitate horri begirako komunikazioa bakarrik bada, zenbait kasutan testuinguru globalean motz geldi daiteke. Barrura begiratzeaz gain, kanpora, euskal komunitate horretatik kanpora komunikatu nahi dugunean beharrezkoa da “esparrua” alboratu eta globaltasun horretaz jabe izatea. Barnera begirako komunikazio izatetik, kanpora begirako komunikazio globala denean hori euskal esparru komunikatiboa da? Euskal esparru komunikatibotik mota honetako komunikazioa nola egiten da? Zalantzak erantzunak baino gehiago.
  • Komunikatiboa = Sare banatuak: Komunikazioak suposatzen duen igorle-hartzaile dikotomia aspaldi gainditu zen Interneten. Telegrafoaren oinordekoak diren hedabideak, agenda publikoaren monopolioa izan duten hedabideak, sare deszentralizatu horietatik sare banatuen paradigman murgildu behar dira. Bertan bitartekari izateak ez du posizioak bakarrik markatzen, bitartekaritza horrek onartua izan behar du eta hori irabazi beharreko saria da, sarean.

Sarrera horren ondoren beste zenbait gauza nabarmendu nahi izan nituen. Alde batetik zenbait proiektu interesgarri aipatu nituen sormenaren alorrean Argia eta agregazio/aukeraketa alorrean aldiz Sustatu.

Erlojuaren berrikuntzaren teoria ere aipatu nahi izan nuen. Erloju analogikoetan orratz bat bestea baino azkarrago joan ohi da. Orratz luzeak buelta oso bat eman duenean, orratz txikiak pauso txiki bat ematen du. Eredu hori da nire ustez hedabideek aurrera eraman behar dutena, orratz luzea proiektu esperimental txikiak dira eta orratz motza aldiz hedabideen bihotza diren hedabide handiak. Horretan Berriketan eta Gaur8 aipatu nahi izan nituen. Dudarik gabe biak proba ausartak; batez ere gremioak bizi dituen garaiotan.

Mezu positiboa eman nahi izan nuen, niretzako egoera txarra izanda ere beste batzuek baino hobeagoa delako. Ez dut daturik, ez eskatu, momentuz sentsazio bat besterik ez da, horrek daukan balioarekin. Hori bai, euskarazko edukia sortzeko beharra hedabideena bakarrik dela uste duenak jai du. Beharrezkoa da bakoitzak bere arlotik dituen baliabideekin edukia sortzea, blogekin piztu genuen grin hura, berriro ere pizteko garaia. Joxemi Zumalabe bezalako pertsona gehiago behar ditugu alegia.

Hala ere amaitzeko euskal hedabideei zor dioguna ere aitortzeko beharra ere sentitu nuen. Dudarik gabe, hauek egindako ekarpen handiena gure agenda publikoa eta Espainiakoa banatu izana da. Oraindik guztiz lortu ez badugu ere gero eta gertuago gaude helburu horretatik ere.

Informazio gehiago

Eguzkia beti garaile

4
Sol Invictus

Sol Invictus
cc-by: Jastrow

Sol Invictus edo Eguzkia garaile, horixe da egun hauetan ospatzen ari garena. Egun ilunenetan ere datozen etorkizunen haziak aurkitu ditzakegu, baina etorkizun horiek guk eraikitakoak izateko, egunero pixkanaka landu beharko ditugu. Lan horretan gabiltzanez, ospa dezagun.

Talaios Kooperatiban ospakizunerako arrazoi bat gehiago daukagu, hau baita gure lehen Gabona. Iluntasunean gogor lanean aritu ondoren pixkanaka pixkanaka gure eta gure inguruaren etorkizuna izango den tresnaren azaleratzea izango den Gabona. Iluntasun berriak ezagutuko ditugu baina gure egitura horretarako prestatzen ari gara, resilientea izateko, eta garai ilunetan eraldaketa bultzatu eta etorkizun hobeak sortzeko.

Bitartean datozen egunak ospakizun egunak izango dira Talaiosen, gure inguru hurbilarekin.  Baina gure sarea, eraldaketaren bidean behar beharrezkoa duguna, ez dugu ahaztu nahi eta horregatik Blogsoviet, Bakalhau eta beste sare proiektuetan lagun ditugunak egun hauek modu berezian ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Urtero izango da Talaiosen sarearentzat ospakizun garaia, eta horretarako urtetik urtera sare zabalagoa izatea espero dugu. Datozen egunetan gure lonjatik pasatzen diren sarekideentzat ospakizun oparia daukagu. Etorri eta erabili klabea:

Eguzkia beti garaile!

 

Sortze eguna

0

jaiotza

Asanblada bildurik, urriaren 17a “Sortze eguna”, Talaiosen jai egun ofizialen artean lehena izatea erabakitzen du.