• Interneteko egitasmoen erakusleiho

    Interneten inguruko Europako bilkura garrantzitsuena egin da aste honetan Dublinen. Web Summit izeneko bilkuran, Interneten eta teknologia berrien inguruan lanean diharduten 10.000 bat lagun elkartu dira. Munduko 10.000 burmuin adimentsuenetakoak, bilkuraren leloan irakur zitekeenez. Munduko hainbat egitasmok euren lanak aurkeztu dituzte. Hainbat hitzaldi ere izan dira, bost gune nagusitan banatuta: areto nagusia, marketing digital gunea,…