Tag Archives: bakalhau

Pasaiako badiako historia eta istorioak ezagutzeko aukera

5

Pasaia bokana

Jakina da Talaioseko kideok itsasoarekin eta itsas merkataritzarekin dugun lotura. Gure mitoak hortik jaiotzen dira: Bakalhau, Orion, baleazaleak, talaiak, kofradiak, portuak… Eta ez da kasualitatea, izan ere mito horien sortzaile nagusietako bat izan daitekeen Pasaiako badia, gure bulegotik kilometro batera dago, berez gure bulegoa dagoen tokian duela urte asko untzi-ola bat omen zegoen.

Gai hauen inguruan gero eta gehiago jakin eta ikastea atsegin dugu, eta horregatik datorren astean izango dugun aukera paregabea probestuz Pasaiako badia hobeto ezagutuko dugu Ereiteneko lagunen eskutik. Gurekin batera etorri nahi baduzue izena eman, jakin ezazue gu osteguna apirilak 4ean joango garela, animatu!

Hemen dituzue ekimena eta izen emateari buruzko detaile gehiago:

Pasaiako udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Ereiten enpresak elkarrekin antolatu itsas ondareari buruzko “hondotik ondara” jardunaldien barruan, apirilaren 4ean eta 5ean doako bisita gidatuak antolatu dira Pasaiako badian zehar. Motoran.

4koa euskaraz eta 5eako gazteleraz. 11etan hasiko dira.

Izena emateko pasaiakobadia@ereiten.com

Badiaren espazioa lehorretik eta itsasotik ikusteko aukera izango dugu, zatarrak iruditzen zaizkigun auzoetan edertasuna aurkitzen, ohituragatik baloratzen ez dugun paisaiakin harritzen eta desagertu den ondarea bilatzen.

Maremagnum 0.2

0

800px-1592_4_Nova_Doetecum_mr

Aste honetan bereziki gure Uhartetik datoz notiziak, baina Talaiosen ohikoa denez ez dugu etorkizunetik bista kentzen, hemen da Maremagnum 0.2:

Maremagnum

Maremagnum hitzak oparotasuna, nahasmena, handitasuna adierazten du, itsaso zabalari aplikatu izan zaio historian zehar. Informazio itsasotik nabigatuz egiten ditugun azterketa eta analisien parte txiki bat publiko egin eta zuekin partekatuko nahi dugu honekin.

Egunero 300 iturri baino gehiago jarraitzen eta aztertzen ditugu eta horiekin analisi ezberdinak egin prospektiba lanak, eragin azterketak, sare egituren analisia… Horietako batzuekin aurrerago beste txosten landuago batzuetarako azuolaguntzan oinarritutako harpidetza sistema bat jartzea ere pentsatzen ari gara, baina Maremagnum beti izango da denontzat eskuragarri.

Analisiak lau kategoria izango ditu normalean:

  • Uhartea: Euskal komunitatearentzako gai interesgarriak.
  • Portuak: Momentuan interesgarriak zaizkigun guneak.
  • Iparrorratza: Gure jomugan dauden gai interesgarriak.
  • Astrolabioa: Joerak, prospektiba eta etorkizuneko gai potentzialak.

Eguzkia beti garaile

4
Sol Invictus

Sol Invictus
cc-by: Jastrow

Sol Invictus edo Eguzkia garaile, horixe da egun hauetan ospatzen ari garena. Egun ilunenetan ere datozen etorkizunen haziak aurkitu ditzakegu, baina etorkizun horiek guk eraikitakoak izateko, egunero pixkanaka landu beharko ditugu. Lan horretan gabiltzanez, ospa dezagun.

Talaios Kooperatiban ospakizunerako arrazoi bat gehiago daukagu, hau baita gure lehen Gabona. Iluntasunean gogor lanean aritu ondoren pixkanaka pixkanaka gure eta gure inguruaren etorkizuna izango den tresnaren azaleratzea izango den Gabona. Iluntasun berriak ezagutuko ditugu baina gure egitura horretarako prestatzen ari gara, resilientea izateko, eta garai ilunetan eraldaketa bultzatu eta etorkizun hobeak sortzeko.

Bitartean datozen egunak ospakizun egunak izango dira Talaiosen, gure inguru hurbilarekin.  Baina gure sarea, eraldaketaren bidean behar beharrezkoa duguna, ez dugu ahaztu nahi eta horregatik Blogsoviet, Bakalhau eta beste sare proiektuetan lagun ditugunak egun hauek modu berezian ospatzera gonbidatu nahi ditugu. Urtero izango da Talaiosen sarearentzat ospakizun garaia, eta horretarako urtetik urtera sare zabalagoa izatea espero dugu. Datozen egunetan gure lonjatik pasatzen diren sarekideentzat ospakizun oparia daukagu. Etorri eta erabili klabea:

Eguzkia beti garaile!