• Hedabideak gertu!

    Komunikazioan iraultzaz hitz egiten dugu maiz, baina oso gutxitan hurbiltzen dira horiek fenomeno erreal izatera. Pasa den astean, aldiz, komunikazioan gertatu diren aldaketak garbi ikusi ditugu gurean ere.Alde batetik, behin eta berriz hitz egin izan dugun Interneteko sare sozialen indarra asko nabaritu da. Aste guztian #libre, #AskeGunea eta #FreeGoñi traolak nagusi izan dira gure inguruetan…

  • Euskal Esparru Komunikatiboaz mahaingurua

    Ostegunean, euskal esparru komunikatiboaz aritu ginen Lorea Agirre (MU), Iñaki Soto (Gara), Iban Arregi (Berria) eta Talaiosen izenean ni neu Gorka. Joxemi Zumalabe hil zenez geroztik hogei urte igaro dira, eta, omenaldi gisa, haren lagunek jardunaldi hauek antolatu dituzte. Lorea Agirre (MU) Ikuspuntu akademikotik begiratu zion gaiari, baina gertutasunez. Komunitate errealen aipamena iruditu zitzaidan garrantzitsuena,…