Sare sozialen analisiaren hastapenak

Donostiako Kursalean egin zen Xare azokan Sare sozialen analisiaren hastapenak tailerra eman genuen. Sare sozialen analisia, sarea osatzen duten nodoen eta hauen arteko harremanen azterketan oinarritutako arloa da. Egun, eta Interneteko sare sozialei esker, datu analisi mota hau modu errazagoan gure interesetarako baliatu dezakegun tresna bat da.

Interneten erabiltzen ditugun tresna askoren atzean sare sozialen analisian oinarritutako algoritmoak erabiltzen dira: Google, Amazon, Twitter… Baina horretaz gain SSA erabiliz erabakiak beste era batean hartzeko ere balio dute ekonomian, politikan, marketingean, erakundeetan…

Tailerrean sare sozialen analisian oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta Twitter-en sortzen ditugun sareak aztertuz eraman ziren praktikara. Egunero Talaiosen azterketa mota hauek egiteko erabiltzen ditugun software ezberdinak erabiliz.