Ginkana.info

Durangoko Azokan, Maite Goñiren gidaritzapean QR ginkana sortu genuen. Kabi@ espazio teknologikoaren barnean tresna hau erabiltzeko aukera izan zuten zenbait gaztek. Webguneak responsive diseinua erabiltzen du gailua edozein dela ordenagailu, tablet, telefono… ongi ikusi ahal izateko.

  1. Parte hartzaileek QR kodeak topatu eta irakurri behar dituzte.
  2. QR kodea irakurtzearekin batera, galdera bat erantzun beharko dute. Erantzun zuzena bidaliz gero, letra bat jasoko dute bueltan. Gauza bera egin beharko dute galdera bakoitzeko.
  3. QR kode guztietan dauden galderak ondo erantzunez gero, hitz bat osatzeko gai izango dira.
  4. Hitz zuzena bidaliz gero, sariaren zozketan sartuko dira.