• U3: Talaios Kooperatibako langileok elkartasun greba egingo dugu.

    Talaios Kooperatibako langileok bozketa egin dugu gaur goizean: Aho batez bihar Catalunyan deitu duten Greba Orokorrarekin bat egitea erabaki dugu. Elkartasun greba egingo dugu bihar urriaren 3an: DEMOKRAZIA egunerokoan lanean ere posible dela erakutsiz, elkartasun sareak indartuz, eta egiten diren deialdietan parte hartuz. Eraldaketa eta emanzipazioaren aldeko langile eta kooperatibei dei egiten dizuegu, bakoitzak ahal…

  • Lan eta bizitzeko ekoizpen baliabide komunak sortu eta elkarbanatu

    Maiatzaren lehena, lanerako eta bizitzarako baldintza hobeak lortzeko langileon borroka eguna izan da eta horrela izaten jarraituko du. Talaios kooperatiban lan egiten dugun kideok argi dugu eguneroko jardunean hori dela gure helburua, modu duinean lan egin eta hobeto bizitzeko aukerak sortzea, guk sortzea. Lan eta eta bizitzeko moldeak guk erabaki nahi ditugu, eta horretarako beharrezkoa…

  • KoopFabrikan lanean ari gara

    KoopFabrika ekintzailetza soziala sustatzeko programa da. Joan den urteetan ekintzailetza sozialeko bestelako programetan lanean aritu izan gara. Debagoienako Berrekin.Berregin programan Olatukoop interkooperatibismo eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareko partaide bezala aritu ginen antolakuntzan, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiarekin eta Bergarako Udalarekin batera. Beterri-Buruntza eskualdeko udalekin batera Kooperatzen programan ere aritu ginen. Horri esker eskuratutako eskarmentuan oinarrituta…

  • Interprest

    Interprest sistema, interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologikoa da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak, bultzatu eta Talaios Kooperatiba eta Biantik Kooperatibaren artean garatutakoa. Kostu txikikoa eta eramangarria, ekitaldi mota ezberdinetara egokitzen dena. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabuktzen du. Interpretearen mugikorrak mikrofono txiki baten bidez audioa bidali eta entzuleak bere mugikorrean jasotzen du. Proiektuak teknologia…

  • Estrategikoa

    Gauzei behar zaien laguntza edo sostengua eman beharrean, konpromiso zehatzik ez emateko eufemismo bihurtzen ari da. Aurreko astean, Durangoko Azokako partaide guztiak, Gerediaga, guneetako koordinatzaileak eta industriako agenteak Eusko Legebiltzarrean Azokaren egoera ekonomikoaren larritasuna adierazi zuten. Elkartutako mahaian euskal kulturarentzako hain garrantzitsua eta «estrategikoa» omen den ekitaldi honentzako merezi duen diru laguntza jarraitua eskatzen zuten.…

  • UEU eta #Ikaskide13

    UEUko udako ikastaroetan izan ginen hezkuntzarekin lotutako tresnei buruzko ikastaroa ematen. Beti bezala, atseginak eta ezberdinak izaten dira ikastaro hauek eta aurtengoa ez zen ezberdina izan. Giro ederrean pasa genituen bi egun Eibarko Markeskoan eta elkarrizketa hau egin zioten Gorkari. Participación ciudadana y proyecto de coaprendizaje Kabia from Ikaskidetza Sarea Ikaskuntza Informala hizpide izan zuten…

  • Talaios hedabideetan

    Azken hilabeteetan ohikoak diren Taosa  irratsaioa, Amarauneko partaidetza eta Berriako eta Gaur8ko artikuluez gain hedabideetan oihartzun zabala izan dugu. Lehena, Bilboko EITBko egoitza nagusian egin zen EBE Euskadin “Negozioa, euskara eta Internet” izeneko hitzaldia. Bigarren, Gasteizko AEKak antolatutako jardunaldien barnean  “Internet eta aldaketa” hitzaldiaren harira Hirinet atariak eta baita Zuzeuk ere egindako elkarrizketa bana. Bukatzeko,…

  • Udako ikastaroak – BigBlueButton eta PopCorn

    Urtero bezala UEUk udako ikastaroen eskaintza zabala egin du. Aurten Talaiosek horietako bat emango du BigBlueButton, PopCorn eta IFTTTri buruzko ikastaroa hain zuzen ere. Datu guztiak UEUren webgunean dituzue, baina hona hemen laburpen bat: [twocol_one] Ikastaro informazioa Hasiera-data: 2013(e)ko uztailaren 17a Amaiera-data: 2013(e)ko uztailaren 18a Tokia: Eibar – Markeskoa Jauregia Ordutegia: Astean zehar. 9:00-14:00 [/twocol_one]…

  • Ondasun komunaren ekonomia

    Aurrekoan Christian Felber-ek “ondasun komunaren ekonomia” hizpide izan zuen Donostiako udalak antolatutako #sistemaerrorea izeneko hitzaldi sorten barruan. Lehen gauza deigarria hitzaldiaren tokia izan zen. Berak aipatu bezala, Kasino eraberritu baten areto nagusian izan baitzen, hau da, udaleko areto nagusian. Christian Felberrek bere ongizate komunaren ekonomia ideia ezaguna azaldu zuen hitzaldian. Ikusi ez duzuenok bideoan ikusteko…

  • M25 Eraldalab: Ekonomia elkarrekintzailea

    Martxan da EraldaLab berri bat. Aurten ere OlatuTalkaren barnean, baina oraingoan Donostian. Maiatzaren 25ean arrantzale kofradia hartuko dugu ekonomia elkarrekintzaileari buruz hitz egiteko. Hala ere, beti bezala teknologia ardatz beste gai batzuk jorratzeko eta era irekian proposatzeko aukera ere izango da. Egitaraua gehiago argitzen joango gara, baina momentuz izena ematen hastea eskertuko genizueke. Ya está…