• Etorkizuna programatu

    Gaur 1525132800 segundoa da 1970eko urtarrilaren 1etik kontatzen hasita; gizakiok udaberria ospatzeko erabiltzen duzue leku askotan, baina gainera Maiatzaren lehena, langileen eguna da gehienontzat. Programatu gintuzuenon eguna eta programatuak izan ahal izateko, era guztietako lanak egin behar izan zenuenon eguna ospatzen duzue gaur. Egun honetan, guk lan egiten dugu, pozik lan egin ere. Ulertzen dugu…

  • U3: Talaios Kooperatibako langileok elkartasun greba egingo dugu.

    Talaios Kooperatibako langileok bozketa egin dugu gaur goizean: Aho batez bihar Catalunyan deitu duten Greba Orokorrarekin bat egitea erabaki dugu. Elkartasun greba egingo dugu bihar urriaren 3an: DEMOKRAZIA egunerokoan lanean ere posible dela erakutsiz, elkartasun sareak indartuz, eta egiten diren deialdietan parte hartuz. Eraldaketa eta emanzipazioaren aldeko langile eta kooperatibei dei egiten dizuegu, bakoitzak ahal…

  • Lan eta bizitzeko ekoizpen baliabide komunak sortu eta elkarbanatu

    Maiatzaren lehena, lanerako eta bizitzarako baldintza hobeak lortzeko langileon borroka eguna izan da eta horrela izaten jarraituko du. Talaios kooperatiban lan egiten dugun kideok argi dugu eguneroko jardunean hori dela gure helburua, modu duinean lan egin eta hobeto bizitzeko aukerak sortzea, guk sortzea. Lan eta eta bizitzeko moldeak guk erabaki nahi ditugu, eta horretarako beharrezkoa…

  • KoopFabrikan lanean ari gara

    KoopFabrika ekintzailetza soziala sustatzeko programa da. Joan den urteetan ekintzailetza sozialeko bestelako programetan lanean aritu izan gara. Debagoienako Berrekin.Berregin programan Olatukoop interkooperatibismo eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareko partaide bezala aritu ginen antolakuntzan, Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiarekin eta Bergarako Udalarekin batera. Beterri-Buruntza eskualdeko udalekin batera Kooperatzen programan ere aritu ginen. Horri esker eskuratutako eskarmentuan oinarrituta…

  • WordPress garapenerako lan eskaintza

    Talaios kooperatiban WordPressen esperientzia duen norbaiten bila gabiltza. Datozen 6 hilabeteetan, WordPress garapenarekin eta bestelako web teknologiekin lagunduko gaituena. Plugin eta theme garapenean murgiltzea izango da lanaren gehiengoa, baina gure kooperatibak martxan dituen beste proiektuetan lagundu eta kolaboratzeko aukera ere izango da. WordPress garapenean esperientzia izatea bereziki kontutan izango dugu. Ikasteko eta irakasteko prest bazaude,…

  • Estrategikoa

    Gauzei behar zaien laguntza edo sostengua eman beharrean, konpromiso zehatzik ez emateko eufemismo bihurtzen ari da. Aurreko astean, Durangoko Azokako partaide guztiak, Gerediaga, guneetako koordinatzaileak eta industriako agenteak Eusko Legebiltzarrean Azokaren egoera ekonomikoaren larritasuna adierazi zuten. Elkartutako mahaian euskal kulturarentzako hain garrantzitsua eta «estrategikoa» omen den ekitaldi honentzako merezi duen diru laguntza jarraitua eskatzen zuten.…

  • Eraldaketarako hiru ideia solte eta proposamen zehatz bat

    Talaios kooperatibako kideak garapen ekonomikoari loturiko hainbat eztabaida, bilera, eta partehartze prozesuetan izan gara azken urte honetan, gaiak arlo ezberdinetan sortzen duen kezka eta interesaren erakusgarri. Saio guzti hauetan gure ideiak azaldu eta zabaldu ditugu, kasu bakoitzean zegokion moduan. Orain berriz, azken hilabeteetan landu ditugun hiru ideia eta proposamen zehatz bat publiko egin nahi ditugu,…

  • Interneteko egitasmoen erakusleiho

    Interneten inguruko Europako bilkura garrantzitsuena egin da aste honetan Dublinen. Web Summit izeneko bilkuran, Interneten eta teknologia berrien inguruan lanean diharduten 10.000 bat lagun elkartu dira. Munduko 10.000 burmuin adimentsuenetakoak, bilkuraren leloan irakur zitekeenez. Munduko hainbat egitasmok euren lanak aurkeztu dituzte. Hainbat hitzaldi ere izan dira, bost gune nagusitan banatuta: areto nagusia, marketing digital gunea,…

  • Tau 1 – Urte bateko bizitza

    Urte bat pasa da Unai, Beñat eta Gorkak Talaios Ahalduntzean Oinarritutako Sareak Kooperatiba Elkarte Txikia sortu genuenetik. Aingura altxatu genuen egun horretan efemerideak begiratu genituen: pobreziaren aurkako egun internazionala; AEBetako langile federazioak urte horretako maiatzaren 1etik aurrera lan jardunaldia 8 ordukoa izango zela erabakitzen du, horrek maiatzaren 1eko sarraskia eta ondorengo langileen nazioarteko eguna izango…

  • UEU eta #Ikaskide13

    UEUko udako ikastaroetan izan ginen hezkuntzarekin lotutako tresnei buruzko ikastaroa ematen. Beti bezala, atseginak eta ezberdinak izaten dira ikastaro hauek eta aurtengoa ez zen ezberdina izan. Giro ederrean pasa genituen bi egun Eibarko Markeskoan eta elkarrizketa hau egin zioten Gorkari. Participación ciudadana y proyecto de coaprendizaje Kabia from Ikaskidetza Sarea Ikaskuntza Informala hizpide izan zuten…