• #Dazokat

    Urtero bezala hemen da Durangoko Azoka, kulturaren plaza izendatua, lehen liburuaren eta diskoaren azoka zena. Bere barruan, kultura digitalak badu bere espazio propioa: Kabi@. Aurkeztutako proiektuak begiratuz, atal garrantzitsuagoa bihurtzeko bidean dena. Lau egunetan, kultura digitalaren arlo eta esparru askok izango dute bertan isla: gazteak, hezkuntza, sortzaileak, komunitatea, garatzaileak, ekintzaileak… Lehen egunean, gazteekin tailerrak eta…

  • EFF salaketa eta sormena

    Whatsapp aplikazioaren baieztapen urdin bikoitzari buruz asko esan eta idatzi da, baina bada azken bertsioan beste ezkutuko aldaketa bat. Baieztapen bikoitzak hautsak harrotu ditu eta pribatutasuna, kontrola, harremanak… zalantzan jartzeraino. Aldaketa garrantzitsuenetako bat aldiz, isilpean pasatu da, orain Whatsapp-ek puntutik punturako zifratzea erabiliko du komunikazioan. Hau da, erasotzaile batek ez luke informazioa irakurtzeko aukerarik izango,…

  • Hiru fase

    Mozilla Firefoxek hamar urte bete dituen honetan, web askeago baten alde egindako ekarpena aitortu behar diogu. Bada aldiz, bere sorrera eta bilakaeran gauza interesgarri asko, historia gisa ikusi bainoago, irakaspena izan daitezkeenak. Orain dela hamabost urte atzera, bi nabigatzaile nagusi zeuden lehian: Internet Explorer eta Netscape Navigator. Joan eta etorri askoren ostean, Microsoft Windowsekin batera…

  • Librecon 2014

    Librecon izan da Bilbon: Business and Open Technologies Conference. Albiste ona da behingoz teknologia libreak gure inguruan marginalitatetik atera eta balioztatzeko saiakera. Bertan egon ondoren esan dezaket munduan dauden maila ertaineko edozein konferentziarekin homologatzea lortu duela. Ekitaldian denetik aurki ahal izan dugu: sektore publikoaren ekitaldiak, enpresa eta marketin gaiak, adibide eta praktika onak… Euskal presentzia…

  • Katalunia informatzen

    Iritsi da Kataluniarren ordua ere. Debeku baten ondorioz, beste bat etorri bada ere, proposatutako formula berriarekin aurrera jarraitzea erabaki dute guztiek. Beraz, Espainiak bere eraso judizialetik harago beste pauso batzuk ematen ez baditu azaroaren 9an bozketa egongo da. Ziur Euskal Herriko hedabideek ondo jasoko dutela Katalunian gertatuko dena. Hala ere, bertatik jarraitzeko hiru erreferentzia komunikatibo…

  • Komunitateez

    Komunitateak ez dira berriak, nahiz eta dirudien denerako erabil genezakeen zerbait. Gure kulturan komunitate baino gehiago beste hitz batzuk erabili izan ditugu gauza bera adierazteko, eta oraindik egunero agertzen da zer garen, nor garen, norekin garen, nola garen eztabaida. Komunitateen aniztasuna handia da, eta handiagoa beharbada Internet bidez aurreikusi (edo aurrepentsatu) ezin ditugunak. Horietako asko…

  • Algoritmoak eta “appgree”

    Teknologiek komunikatzeko eta parte hartzeko aukera ematen dutela egunero entzuten dugu, baina erabakiak hartzeko garaian oraindik ere ez dute orokorrean bide errazegirik ematen. Azken finean, ideia asko edo informazio asko sailkatu, klasifikatu, filtratu behar denean hori konpontzeko algoritmoak ditugu. Horiek eta pertsonen arteko nolabaiteko elkarrekintzak erabakitzen du emaitza. Google eta beste bilatzaileek, bakoitzak bere algoritmoekin…

  • Snapchat, Firechat, Telegram…?

    Snapchat aplikazioaren bidez bidaltzen ziren irudi asko publiko egin dira eskandalu berri bat eraginez eta pribatutasunaren kezka berriro ere haizatuz. Snapchat aplikazioa, batez ere 13-17 inguruko gazteek sakelekoetan mezuak eta irudiak trukatzeko sakelekoentzako aplikazio bat da. Berezitasuna, bidalitako mezuak iraungitze denbora bat dute, igaro ostean erabat ezabatzen dira arrastorik utzi gabe. Badirudi argitara eman diren…

  • Sakelakoa, TB urruneko kontrola

    Telebistak Smart TBaren bidea hartu zutenetik sarera konektatzeko aukera ematen du, baina ez du lortu espero zen arrakasta. Gauza askoren artean, teknologia aukeraketaren estandarizazio faltagatik. Benetako erabilera egunero ikus-entzunezko edukiak ikusteko erabiltzen ditugun, zerbitzu eta programak telebistan era erosoan ikusteko aukera dugunean gertatuko da era masiboan. Gazteek jada bidea markatzen dute, ohiko telebista beraien erabilera…

  • Smart herria

    Iratzargailuak jo du, ohi baino hamabost minutu lehenago, lo fase egokian esnatzea erabakiko zuen eskumuturrean daramadan erlojuak. Ero moduan kafe bat hartzera joan sukaldera, baina kaka zaharra, ez du sakeleko diru ordainketa onartzen. Zer egingo diogu, ez da lehen aldia, makina zaharra da eta eskerrak txanpon zahar batzuk ditudan ordaintzeko. Sarea ere ez dabil, atzoko…