OlatuKoop garatzen hasteko ordua iritsi da. Orain arte kontaktu pertsonalen bidez olatu kooperatibo berri baten beharra azaldu dizuegu batzuri, orain eztabaida publiko egiteko ordua iritsi da. Ekintzailetasun eredu alternatiboak badirela erakutsi nahi dugulako.
Gaztelerazko “Emprendizaje” hitzak ez du guretzat esanahi garbirik eta askotan enpresa eredu konkretu batetako enpresari hitzarentzako eufemismo bat besterik ez da. Horren aurrean, ekintzailetasun kooperatiboa da sustatu nahi duguna. Badakigu ekintzaile izateak ez duela enpresa sortzea bakarrik esan nahi; herri honek milaka adibide ematen dizkigu hori ulertzeko, baina proiektu horietan guztietan badago amankomuna den zerbait, komunitatea.
Horregatik uste dugu ekintzailetasun kooperatiboa dela bidea eta ezaugarri minimo propio batzuk beteko dituzten konpainia komunitarioak sortzen lagun dezakegula. Ziur gaudelako proiektu hauen bidez komunitate horiek osatzen dutenentzat, baina baita ere bere ingurune gertukoarentzat, zein jendartearentzat onak izateaz gain, eraldaketa sakon baten lehen ur tantak izan daitezkela.
[box type=”note” icon=”none”]OlatuKoop oinarri irekiak
0. Komunitatea osatzen duten kideek erakundearen jabetza eta erabakitzeko ahalmena dute, demokrazia ekonomikoa eta bozka bat pertsonako irizpide asanblearioei jarraiki.
1. Komunitatea osatzen duten kideek informaziora, ezagutzara, kudeaketa datuetara, baliabideetara eta hauen erabilerara atzipen osoa eta zuzena izango dute, gardentasun irizpideei jarraiki.
2. Beharrezko diren baliabide guztiak jarriz elkartasuna, garapen pertsonal zein komunitarioa sustatuko dira sare autonomia irizpideei jarraiki.
3. Komunitateak ondare komuna sustatzeko konpromezua eta bere komunitatearentzako, inguruko sarearentzako eta bere ekimenak gauzatzen dituen jendarterako ongizatea bilatzeko ardura hartzen du.
Laburbilduz
0. Jabetza eta demokrazia ekonomikoa.
1. Atzipen osoa eta gardentasuna.
2. Elkartasuna eta sare autonomia.
3. Ondare komunak eta ongizatea.
Horretarako zenbait kooperatibak (eta kooperatiba izan gabe eredu kooperatibo bat oinarri duten enpresak) Maiatzaren 25ean OlatuKoop aurkeztuko dugu; udaberri kooperatibo bati hasiera emateko. Gipuzkoatik dator olatua, oraindik dena egiteke dago, baina jada lanean ari gara, bazatoz?
16 comments. Leave new
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
http://talaios.net/2013/02/olatukoop-udaberri-kooperatiboa/
Ekimen kooperatiborik buruan izanez gero irakurri hau eta parte hartu!
RT @TalaiosKoop: Olatukoop udaberri kooperatibo baten hasiera http://t.co/ZMLMTn1c
[…] txoko baten, Talaios Kooperatibako lagunek (Beñat Irasuegi, Unai Gorrotxategi eta Gorka Juliok) Olatukoop egitasmo interesgarria jarri dute martxan. Nolabait, orain dela 50-60 urte Debagoienean sortutako […]
[…] Hala ere, etorkizuna maila kolektiboan jokatzen dugu. Horretan erantzun erreaktiboak beharrezkoak badira ere erantzun proaktiboetan asmatzean dago gakoa. Erasoa gelditu eta etorkizunak eraikitzeko bide bakarra dira. Agertuko diren talde antolatu guztien artean ondo erabakitzea garrantzitsua da. Guk gurea lantzen ari gara beste batzuekin batera. […]
[…] Politikak: Olatukoop sustapena […]
[…] Politikak: Olatukoop sustapena […]
[…] o conversacional. La transición no se pone en jaque con la crisis. Se acelera. Y la prueba es #Olatukoop un proyecto presentado por Talaios para empezar a crear una red distribuida de cooperativas de […]
[…] buruz. Zerbait positiboa atera nahi izan dut nik, nahiz eta gure proposamenak ideologikoki eta praktikoki beste batzuk izan. Neoliberalismoak bere aurka egiten duen diskurtso suntsitzailearekin konparatuz […]
Kaixo, Ados #Ekintzailetasun kontzeptua gure idiosinkrasiarekin lotu ezkero, bata, entzuten dugun eta zoritxarrez barneratu dugun #kontzeptu eta #praxia guztiz neoliberala dela, gure euskal gizarte ongizatearen materialismo konformista konparagarritasungabekoarentzat. Oso hitz erabilia den Gizarte Berrikuntzari gauza bera gertatzen zaio. Nazioartean, Edward Elgar argitaletxeak argitaratu duen International Handbook on Social Innovation-en “Mondragon case from the Social Innovation” aurkezten da. Bertan, “talentu” “triunfalista” edota, orain “ekintzailetasun” “arduratsua”, ekonomia errealarekin lotura eta transformaziorik ez dutela suposatzen defendatzen da. Eta are gehiago, barneratuta dugun kultural enpresarial neoliberal baten itzal luze baten isladaren susmoa izan genezake.
Beno, partekatu nahi nuen jada argitaratutakoa, OpenAccess-en zabaltzen dut, erabili ezkero, barruko bere edukiak bezala, egokia den erreferentzia egin diezaion erabiltzaileak: http://www.igorcalzada.com/mondragon-case-from-the-social-innovation-chapter-accepted-to-be-part-of-the-international-handbook-of-social-innovation-by-the-edward-elgar-publishing-editors-moulaert-maccallum-mehmood-hamdouch
Izan ondo eta eskuminak Oxford-etik.
Igor
[…] klima horretan bide berriak jorratzeko beldurrik gabe gure ekarpena egingo dugu eta egitera goaz OlatuKoop-ekin. Badakigu gainera ez gaudela bakarrik eta horietako batzuk oso gertu sentitzen ditugu Sorgin […]